21:45ean
Hiru gonbidatu berri, gaur, 'Euskaldunak' saioan
EITB
Hasier Etxeberriak Arantxa Urretabizkaia, Joseba Errekalde eta Iñaki Perurena mendiko etxe batean bilduko ditu euren bizitzaz, lanaz eta pentsaeraz hitz egiteko.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Arantxa Urretabizkaia (idazlea), Joseba Errekalde (Harri Beltzako presidentea) eta Iñaki Perurena (harrijasotzailea) bilduko ditu 'Euskaldunak' saioak gaur, euren bizitzaz, lanaz eta pentsaeraz hitz egiteko. Gipuzkoako mendi sakonean dagoen etxe batean hartuko ditu hiruak Hasier Etxeberriak, euren artean aitortza-giro moduko bat lortu eta gaur arte esan gabe dituztenak esan ditzaten.
Kontutan izan behar da, elkarren entzutea bazuten ere, hiru gonbidatuek ez zutela ezagutzen elkar saio honetan batu diren arte. Eta zer esanik ez, hiruak leku berean bilduta egon gabekoak ziren orain arte.
Orain arteko 'Euskaldunak' saioetako gonbidatuak izan dira, Anne Igartiburu, Hilario Arbelaitz eta Bernardo Atxaga lehenengoan; Miren Agur Meabe, Pedro Migel Etxenike eta Xabier Amuriza bigarrenean, eta Txaro Arteaga, Julen Madariaga eta Judas Arrieta, hirugarrenean.
'Euskaldunak' gaur emitituko da, 21:45etik aurrera, ETB1en.
TB1en.