22:30ean
Pello Reparaz New Yorken izango da, gaur gauean, 'Euskalonski' saioan
EITB
Lorik egiten ez duen hirian barrena murgilduko da, eta bertan bizi diren euskaldunak eta hiriko istorio bitxienak ezagutuko ditu.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Pello Reparaz lorik egiten ez duen hirian murgilduko da gaur gaueko 'Euskalonski' saioan, etxe orratz artean. 'Welcome to New York!'.
Hasteko, Kirmen Uribe idazlearekin liburutegi publikoan batuko da, hango hamaika liburu eta istorio ezagutzeko. Guillermo Zubiaga komikigilearekin ferryan igo eta askatasunaren estatua ikusiz, euskal baleazaleen ondareaz ikasiko du Pellok. Mari Mar Cortes lagunarekin errehabilitaziorako robotak ikusi, Central Parken korrika ibili eta egundoko afaria jango du. Gosea aseta, Ruth Guimera aktorearekin Harlem auzoko bihotzera joango da bertako immigranteen istorioak ezagutzeko.
Fifth Avenue eta Broadway artean beste hainbat euskalonski topatuko ditu: Ibai Vigil zarauztarrak Wall Streeteko marrazoen bizitza erakutsiko dio, Emily Lobsenz zinemagileak zinema eta feminismoaz hitz egingo du, eta Vito Havrilla New Jerseytarrak irailaren 11ko atentatuak nola bizi izan zituen kontatuko du.
Mikel Laboari omenaldi txiki bat egin ostean, taxi horiak, Sagar Handia eta gaueko argiak atzean uzteko ordua iritsiko zaio Pello Reparazi.
'Euskalonski' gaur, 22:30ean, izango da ikusgai eitb.eus-en eta ETB1en.