Audientzia
'Euskalonski' saioak inoizko daturik onena lortu du
EITB
Pello Reparazek Bruselara egindako bisitak % 3,0ko audientzia zatia eta euskaldunen % 10,7ko kuota bereganatu zituen.
ETB1eko 'Euskalonski' saioak inoizko audientzia daturik onenak lortu zituen astelehen gauean. Pello Reparaz Bruselan izan zen. Atalak ikusmin handia piztu zuen, eta aurretik lortutako datuak gainditu zituen, % 3,0ko audientzia zatia eta euskaldunen arteko % 10,7ko kuota bereganatuz.
'Euskalonski' saioa irailean hasi zen, eta bost atal eskaini dira: Paris, Londres, Berlin, New York eta Brusela. Euskal audientziaren harrera bikaina izaten ari da, eta, batez beste, % 2,7ko audientzia zatia eta euskaldunen artean % 8,5eko kuota lortu ditu.