Itxi

22:35ean

Madrilen egingo du geldialdia, gaur gaueko 'Euskalonski' saioak

EiTB

Leer en Castellano

Aste honetan aurreiritzi guztien kontrako Madril bat ezagutuko du Pello Reparazek ETB1eko 'Euskalonski' saioan.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Penintsulan geratuko da gaur gaueko 'Euskalonski' saioa, Madrilen. Txulapo eta trajedunen tokia dela diote Madril, gutxiren jaioterria eta askoren bizilekua. Hasiera batean hiria hotza egin zaion arren, Cibeles pasealekua eta Retiroko parkeko barkutxoak baino haratago, benetan merezi duen hiri bat dagoela erakutsiko diote bertan bizi diren euskalonskiek.

Madril irekia da, eta goxoa, eta umila. Hala definitu du Pellok behintzat, Espainiako hiriburuan egun batzuk pasatu ostean. Espainiar topikoetatik at bizi den japoniar batekin euskaraz mintzatzeko aukera izango du, Madril rastroan altxorrak topatu eta bertako sagardotegi txiki batean piano pieza bat jotzeko, euskal poemak abestu edota pala partida bat jokatzeko. Estereotipoen atzean Madril plural eta euskaldun bat ere badagoela ikusteko aukera izan du.

Madril denona dela ikusiko du, eta euskaldunok ere geure txokoa egin dezakegula.

'Euskalonski' saioa astelehenetan izaten da ikusgai, Pello Reparazen eskutik, 22:35ean, ETB1en eta eitb.eus-en.

Bideoak (1)

Informazio gehiago (2)