Itxi

ETB1en, 22:00etan

Praga bisitatuko du Pello Reparazek gaur gauean 'Euskalonski'n

EiTB

Leer en Castellano

Golemak eta Kafka, erlojuak eta mila formako estatuak, tranbiak, harizko kaleak, elurra, Einstein... Horixe da Praga.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Errealitatea utzi eta fantasiazko hiri batera iritsiko da Pello Reparaz gaur gauean, 'Euskalonski' saioan: Pragara. Prahan zerua kotoizkoa da, etxeak txokolatezkoak, eta gaizki lo egiten baduzu, Gregor Samsa bezala, intsektu bilakaturik esna zaitezke. 

Fantasiaren hiria joan eta bidaia modu egokian hasteko, horretaz asko dakien lagun bat bisitatuko du Pellok: Arkaitz Basterra zinemagilea. 

Fantasiatik, ordea, benetako toki eta zeregin garrantzitsu batera joango da. Itziar Diaz gasteiztarrak txakurtegian boluntario moduan egiten du lan, eta kale gorrian utzitako txakurrak nola zaindu behar diren erakutsiko dio. 

Txakurtegitik atera eta bi lagun oso berezi ezagutuko ditu: Tomas Buchtele (Tomax) txekiarra eta Robert Rothenstein (Roko) eslovakiarra. Bertakoei arraroa iruditzen zaien arren, Txekoslovakiaren banaketak ez du inoiz haien arteko laguntasuna apurtu; Bratislava edo Pragan topatzen dira hilero. 

Arantza Oleagak izotzetan patinatzeko erronka botako dio, baina Arantza ez ezik, bere hiru seme-alabak agertuko dira bertan Pellorekin izotzetan jolasteko. Pavelkova-Oleaga haurrak ondo moldatzen dira elurretan eta biolina jotzen. 

Azkenik, Ander Urkijo topatuko du, barne mundu izugarria duen gida turistikoa. 

Golemak eta Kafka, erlojuak eta mila formako estatuak, tranbiak, harizko kaleak, elurra, Einstein... Hauxe da Praga. 

'Euskalonski' saioa astearteetan izaten da ikusgai ETB1en eta eitb.eus-en 22:00etan.

Bideoak (1)

Informazio gehiago (2)