Kargatzen...
Itxi

22:30ean

Gasteizko jaiei buruzko "Ez Da Posible!" berezia, gaur gauean

EITB Media

Leer en Castellano

Azken 40 urteetako momenturik onenen errepasoa egingo dute, ETBren artxiboan arakatuta.

Your browser doesn’t support HTML5 video

"Ez Da Posible!" saioak Gasteizko Andre Maria Zuriaren jaiei buruzko atal berezia eskainiko du gaur gauean. Azken lau hamarkadetan ETBk eskaini dituen irudi eta momenturik gogoangarrienak bilduko dituzte bertan.

Alde batetik, Zeledonen jaitsierak izan duen bilakaera erakutsiko dute. Eta baita Neska Txiki edo Edurne pertsonaiaren sorrera ere. Gainera, ETBko erreportarien eta festazaleen arteko adarjotzerik onenak, eta festa giro eta parrandetako unerik barregarrienak ere ikusiko ditugu. Baita zuzeneko konexioetan kazetariek izan dituzten zailtasunik bitxienak ere.

"Ez Da Posible!" asteazkenetan izaten da ikusgai, 22:30ean, ETB1en eta eitb.eus-en.

Bideoak (1)

Informazio gehiago (2)