Your browser doesn't support HTML5 video.
Eztabaidan
Klemen, banatzailea: "Ordu piloa eta diru gutxi; hori da gure errealitate gordina"
Auzitegi Gorenak ebatzi du Glovoko banatzaileak autonomo irregularrak direla. Klemenek banatzaile bezala egiten du lan Iruñean, eta, azaldu duenez, lan asko egiten dute eta gutxi irabazi. Berak egunero egiten du lan, astean 45 ordu, eta hilabetea ondo badoa 1.200-1.300 euro inguru baino ez ditu irabazte. Gainera, istripu edo gaixotasunen bat izanez gero, ez daude babesturik. Sistema oso perbertsoa dela dio: lan ordu gehiago izateko ondokoa gaizki egon behar da.