Itxi

telebista

Your browser doesn't support HTML5 video.

Eztabaidan

Irungo Toki Alai ikastetxeko gurasoa: "Gure umeak nola egongo dira horrela?"

Irungo Toki Alai ikastetxeko ikasleen gurasoak kexu dira espazio gutxiegi dagoelako seme-alaben distantziak mantendu ahal izateko, eta agintarien azken bi hilabeteotako geldotasuna salatu dute. Arkaitz Orbegozo aitak dioenez, eskolak leku falta dauka, bai geletan, baita jantokian eta patioan ere. Agintariak diotenez, abenduan iritsiko dira ikasleak sartu ahal izateko moduluak, baina Orbegozok dio berandu dela eta irakasleak ere falta direla.