Your browser doesn't support HTML5 video.
Eztabaidan
Unai Elkoro: "Zaintzen ez bagara nekez aterako gara egoera gorri honetatik"
Aretxabaletako GSR Debagoiena adinekoen egoitzan sei egoiliar hil dira azken bost egunetan covid-19aren ondorioz. Amalur Garitaonandia kezkatuta dago: ama egoitzan dago, eta koronabirusaz kutsatu da. Unai Elkoro Aretxabaletako alkateak dioenez, egonezin handia dute egoiliarren familiakoek. Bestalde, herriko azken datuak txarrak direla aitortu du, eta herritarrei zaintzeko eskatu die.