Audientzia
"Eztabaidan" saioak inoizko bigarren audientziarik onena lortu zuen astelehenean
EITB Media
Klaudio Landak aurkeztutako saioak % 3,4ko audientzia-zatia eta euskaldunen arteko % 9,6ko kuota izan zituen.
Klaudio Landak aurkeztutako eguneroko "Eztabaidan" saioak audientziaren harrera bikaina izan zuen astelehenean: % 3,4ko audientzia-zatia eskuratu zuen, inoizko bigarren daturik onena, eta euskaldunen artean % 9,6ko kuota. Audientzia metatuari dagokionez, 62.000 ikus-entzulek bat egin zuten saioarekin uneren batean Euskadin eta eragin eremuan.
Astelehenetik ostegunera gaurkotasuna jorratzen du "Eztabaidan" saioak zuzenean, 21:30etik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en. Gauero jendearen etxeetan sartzen da, Euskal Herrian eta munduan zehar bizi diren euskaldunen egoera aztertu, eta datuen atzean dauden istorioak ezagutzera emateko.