Gaur, 22:30ean
Ainhoa, Eñaut eta Urruti, gaur, 'Gailurra Xtreme Perdido'ren final handian
EITB
Monte Perdidoraino iristeko, 4,5 kilometro besterik ez duen ibilbidea egin beharko dute, baina 1.151 metroko desnibel positiboa du.
Gaur gauean,''Gailurra Xtreme Perdido' lehiaketaren azken etapari egin beharko diote aurre Ainhoa, Eñaut eta Urruti finalistek. Etapa motza bezain malkartsua izango da, Goriz eta Perdidoren arteko 4,5 kilometroko ibilbidea egin beharko baitute, 1.151 metroko desnibel positiboarekin. Gainera, eguraldiak aldaketa handiak izango ditu, eta Monte Perdidorako bidean zeresan handia izango du.
Aurreko etapak, Panticosa eta Gorizen arteko ibilbideak, ezustekoak ekarri zituen, eta Enarak eta Cobok lasterketa bertan behera uzteak finalerako sailkatu zituen Ainhoa, Eñaut eta Urruti. Azken etapa honetan, emozioa ziurtatuta egongo da.
'Gailurra Xtreme Perdido' gaur izango da ikusgai, 22:30ean, eitb.eus-en eta ETB1en.