22:30ean
Anbotoko Kilometro Bertikala, gaur gauean, 'Gailurra Xtreme' saioan
EITB
Ibon Gaztañazpik Xabier Orbegozo Arria V.a aizkolariari botatako apustua izango du jokoan.
Your browser doesn’t support HTML5 video
'Gailurra Xtreme' saioaren bigarren denboraldia hasteko, G2H-Goierriko Bi Handiak proba amaitzea lortu zuen Ibon Gaztañazpik joan den asteko atalean, eta atsedenerako denborarik gabe, beste erronka batean murgilduko da gaur gauean: Anbotoko Kilometro Bertikala.
Oso erronka ezberdinari aurre egingo dio oraingo honetan, eta Xabier Orbegozo Arria V.a aizkolariari botatako apustua izango dute jokoan. Anbotoko Kilometro bertikalean (3,8 km eta +1025 metro) ikusiko ditugu korrika, eta euskal selekzioko bi neska laguntzaile izango dituzte ondoan; Ibonek, Uxoa Irigoien, eta Arria V.ak berriz, Oihana Azkorbebeitia.
'Gailurra Xtreme' ostegunetan izaten da ikusgai, 22:30ean, ETB1en eta eitb.eus-en.