22:30ean
Aitzol Atutxa eta Iker Vicente aizkolariak, gaur gauean, 'Gailurra Xtreme' saioan
EITB
Hiru Erregeen Mahaia mendira igoko dira Ibon Gaztañazpirekin.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Euskal Herriko gaur egungo bi aizkolari onenak izango ditu bidelagun Ibon Gaztañazpik gaurko 'Gailurra Xtreme' saioan: Aitzol Atutxa eta Iker Vicente. Hiru Erregeen Mahaia mendira egindako irteeran, aizkora kontuak eta apustuak izango dituzte hizketagai.
Denek espero duten aizkora apustua izan daitekeenaren aurrerapena jokatuko dute Linzako aterpetxean mendira abiatu aurretik. Nor gailenduko da? Iritsiko al dira gailurrera?
'Gailurra Xtreme' ostegunetan izaten da ikusgai 22:30ean ETB1en eta eitb.eus-en.