Kargatzen...
Itxi

22:30ean

Encamp eta Arinsal arteko lehen etapa, gaur gauean, 'Gailurra X3EM' saioan

EITB

Leer en Castellano

Etapak 20 kilometroko ibilbidea izango du, eta lehiakideek bi kilometro bertikal igo beharko dituzte.

Your browser doesn’t support HTML5 video

'Gailurra X3EM' saioko lehiakideak lasterketaren lehen etapari egingo diote aurre gaur gauean. Encamp eta Arinsal arteko 20 kilometroko ibilbidea izango du, Andorrako bihotz-bihotzean. Saioan ikusiko dugun etaparik laburrena bada ere, oso gogorra izango da: bi kilometro bertikal izango ditu, 2.030 metrora igoko dira korrikalariak, eta hornidura puntu bakarra egongo da.

Hiru talde irtengo dira, eta 7. kilometroko kontrol puntuan erabaki garrantzitsua hartuko dute azkeneko postuan helduko diren taldekideek. Taldea bitan banatu beharko dute, eta elkarrekin hartu beharko dute erabakia.

Helmugara azkenekoz heltzen den taldeak kideetako bat edo batzuk galduko ditu. Nor edo nortzuk izango dira lehen etapa honetako kanporatuak?

'Gailurra X3EM' ostegunetan izaten da ikusgai, 22:30ean, ETB1en eta eitb.eus-en.

Bideoak (3)

Informazio gehiago (2)