Itxi

22:30ean

Laugarren etapa, Espot eta Conangles artean, gaur gauean, 'Gailurra X3EM' saioan

EITB

Leer en Castellano

40,5 kilometroko ibilbidea izango da, ia mendi maratoi bat.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Gaur gauean, Ibon Gaztañazpik aurkezten duen 'Gailurra X3EM' saioak laugarren etapari ekingo dio. 16 lehiakideek mendi maratoi baten ibilbidea egin beharko dute: 40,5 kilometroko etapa izango da, Espot eta Conangles herrien artean.

Etapa oso erabakigarria izango da. Lehenengo 13 kilometroak aldapan gora egingo dituzte, eta 2.600 metrora igoko dira, Tuc de La Ratera mendi-leporaino. Anoa-postua 24. kilometroan izango dute.

'Gailurra X3EM' ostegunetan izaten da ikusgai, 22:30ean, ETB1en eta eitb.eus-en.

Bideoak (3)

Informazio gehiago (2)