Itxi

22:30ean

Lehia orekatua, gaur gauean, 'Gailurra X3EM' saioaren azken-aurreko etapan

EITB

Leer en Castellano

Lau lehiakide arituko dira nor baino nor gehiago: Apalantza, Iñaki, Txomin eta Larra.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Gaur gauean, 'Gailurra X3EM' saioaren azken-aurreko etapari aurre egin beharko diote lehian jarraitzen duten lau lehiakideek: Apalantza, Iñaki, Txomin eta Larra. Lizara eta Linzaren arteko 34 kilometroko ibilbidea egingo dute, 2.537 metroko desnibel positiboarekin. Lauen arteko lehia oso orekatua egongo da eta datorren asteko finalean parte hartuko duten hiru finalistak erabakiko dira.

Ibilbidean zehar, Ozako oihana zeharkatuko dute, Estribiellako lepora igoko dira (2050 metrora) eta hornidura puntua San Juan de Diosen izango dute, ibilbidearen 16. kilometroan.

'Gailurra X3EM' ostegunetan izaten da ikusgai, 22:30ean, ETB1en eta eitb.eus-en.

Bideoak (1)

Informazio gehiago (2)