22:15ean
Txindokira igoko dira gaurko 'Gailurra' saioan
A.H. | EITB
Andoni Aizpuruk eta Irati Andak beste 30 lagunekin batera igoko dute Aralar mendilerroko 1.346 metroko mendia.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Gaur, 'Gailurra' saioan, Txindoki ezagutuko dute, Aralar mendilerroan dagoen 1.346 metroko mendia.
Andoni Aizpururekin eta Irati Andarekin batera, beste 30 lagun igoko dira mendi-tontorrera. Horien artean, Bergaran bizi eta familia aspaldi ikusi ez duen Elhadji 23 urteko senegaldarra, baita Lourdes, Jon albokaria eta Abaltzisketa eta Orendain herritako alkateak ere. Txindoki inork baino hobeto ezagutzen duen Marron lagunarekin ere egongo dira, baina bera ez da taldearekin igoko; horren ordez, parapentean haizeari aurre egiten saiatuko da.
Osteguneko saioak denetik izango du: dibertsioa, malkoak, apustuak, esfortzua eta, tontorrera heltzean, sorpresa handia. Aurreko saioan bezala, irudi ikusgarriak eskainiko ditu, eta Irati bide gogorrenetik igoko da, Tximista bidea erakutsiz.
Euskal Herriko mendiak eta bertako mendizaleen historia eta istorio bitxienak ezagutzeko aukera ezin hobea eskainiko du saioak.
'Gailurra' ostegunetan izaten da ikusgai, 22:15etik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.