Kargatzen...
Itxi

22:15ean

Hernio mendian, gaur gaueko 'Gailurra' saioan

A.H. | EITB

Leer en Castellano

1.078 metroko mendia igoko dute Andoni Aizpuruk eta Irati Andak, hainbat mendizalez lagunduta.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Gaur, 'Gailurra' saioa Gipuzkoara itzuliko da berriro ere, eta Herniora igoko dira, 1.078 metroko altuera duen mendira.

Andoni Aizpuruk eta Irati Andak, bakoitzak bide ezberdin batetik egingo dute igoera. Ondoren, bi taldeak Zelatunen elkartuko dira, denak batera tontorrera joateko.

Aste honetako saioan gainera, laguntzaile fina izango dute: Josu Iztueta. Bere Nairobitarra izeneko autobusa eta munduan zehar egin dituen bidaiengatik ezaguna.

Andoniren taldea Iturriotzetik igoko da. Iratirena berriz, Larrauldik. Bidean, bi aurkezleek, inguruko herrietako “zelebreak” eta mendizaleak elkarrizketatuko dituzte, beraien istorioak ezagutzeko asmoz. Saio honetan ikasiko dugu, gogoa izanez gero edozer gauza posible dela. Mendiarekin lotura estua duen pertsona batek ezusteko bat jasoko du gailurrean. Inoiz ahaztuko ez duen sorpresa.

Gainera, sendabelarren usadioak, Zelatuneko hamaiketakoa, musikariak.... Astero-astero bezala, 'Gailurra'k emozioak dantzan jarriko dizkigu.

'Gailurra' gaur gauean emitituko da 22:15etik aurrera ETB1en.

Bideoak (1)

Informazio gehiago (1)