ETB1, 22:20ean
Tologorrin eta Urduñan, gaur gauean, 'Gailurra Neguan' saioan
A.E.|EiTB
Andoni Aizpuruk eta Irati Andak Gorobel mendilerroa eta Urduñako herria erakutsiko dizkigute.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Aste honetako 'Gailurra Neguan' programa Tologorrin izango da. Andoni Aizpuruk eta Irati Andak Gorobel mendilerroa eta Urduñako herria erakutsiko dizkigute.
Neguko denboraldiko dinamikarekin jarraituz, Andonik gailurra egingo du, eta Iratik mendiaren magalean dagoen herria ezagutu. Andonik Tologorri igoko du, 1.066 metroko tontorra. Irati, berriz, Urduñan ibiliko da.
Programa Nerbioiko ur-jauzian hasiko dute; eta gero, aurkezle bakoitzak bere bidetik segituko du. Andonirekin batera beste 15 lagun igoko dira mendira. Besteak beste, Txarlazo eta Mendiko Lagunak mendi taldeetako kideak: Markel Uriarte txirrindularia, Zuriñe Frutos duatloi lasterkaria eta baita trikitilari batzuk ere. Bidean beraien istorio eta pasadizoak kontatuko dizkigute.
Irati, ordea, Urduñako bazterrak eta herritarrak bisitatzen arituko da. Esaterako, La Posada taberna mitikoa, Maria Barbero motor gidaria eta Santa Barbara baserriko mermelada bereziak.
Honetaz guztiaz gain, astero bezala, dronarekin grabatutako irudi ikusgarriak, hitzik gabe geratzeko moduko istorioak eta pertsonaiarik bitxienak izango dira ordubeteko saioan bilduta.
'Gailurra Neguan' saioa ostegunetan izaten da ikusgai, 22:20an, ETB1en eta eitb.eus-en.
us-en.