Kargatzen...
Itxi

22:15ean

'Gailurra Neguan' Okabe mendian izango da gaur gauean

A.H. | EITB

Leer en Castellano

Denboraldiko azken atalean, Donibane Garazin eta Okaben izango dira Irati Anda eta Andoni Aizpuru.

Your browser doesn’t support HTML5 video

'Gailurra Neguan' saioak azken atala izango du gaur gauean, eta Andoni Aizpuru eta Irati Anda Donibane Garazin eta Okabe mendian izango dira.

Andoni Nafarroa Behereko tokirik altuenetakora igoko da elurretako erraketak jantzita. Elurretan barrena ibiliko da, 1.466 metroko tontorrera iristeko. Bidean, eskarmentu handiko mendizaleak eta musherrak izango ditu lagun. Lera baten gainean ere ibiliko da, kirol hori probatzen.

Okabe guztiz elurtuta dagoela, paraje izugarriak zeharkatuko dituzte, eta, gailur zurituen artean, ikuspegi harrigarriak erakutsiko dizkigute.

Irati, berriz, mendi magalean geratuko da. Donibane Garaziko txokoak ezagutu, eta hango jendearekin ibiliko da. Polekeleke txarangarekin dantza egingo du, eta bertsotan ere arituko da. Gainera, herrian Andoniren izebarekin egingo du topo, Elena Aizpururekin.

Azkenik, eguna eta denboraldia pozik eta alai amaitzeko, Iratiko txaletetan egingo dute afaria. Zarauzko Fan&Go taldea ere bertan izango da giroa berotzen.

'Gailurra Neguan' saioaren azken atala gaur gauean izango da ikusgai, 22:15etik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.


Bideoak (2)

Informazio gehiago (2)