Itxi

22:15ean

Talaia bidea, gaur gaueko 'Gailurra Xtreme' saioan

EITB

Leer en Castellano

Lesio baten ondorioz, Irati Andak ez du aste honetako saioan parte hartuko eta Ibon Gaztañazpik Iker Zabala Santurtziko arraunlaria izango du lagun.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Aste honetako 'Gailurra Xtreme' saioak berezitasun bat izango du. Lesio baten ondorioz, Iratik ez du proba honetan parte hartuko, eta bere ordez Iker Zabala Santurtziko arraunlari eta entrenatzailea egongo da.

Asteburuan Donostiatik Hondarribira egin den Talaia Bidea 31 km-ko mendi lasterketa oinarri hartuta, triatloia egingo dute Ibon Gaztañazpik eta Iker Zabalak, triatloi berezia. Donostiatik Pasaiara arraunean joango dira, Nagore Osoro Zumaiako patroi ohiak eta Nadeth Agirre Orioko patroiak lagunduta.

Pasai San Pedrotik Pasai Donibanera igerian igaroko dira, eta Pasai Donibanetik Hondarribira korrika, Joseba Llorente Realeko jokalari ohiak eta Koikili Lertxundi Athleticeko jokalari ohiak lagunduta.

Irati Anda proba honen lekuko izango da, Alberto Aierbe saioko zuzendari teknikoarekin eta Gari Aristegi osasun arduradunarekin batera.

'Gailurra Xtreme' ostegunetan izaten da ikusgai, 22:15etik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.

us-en.

Bideoak (1)

Informazio gehiago (2)