Kargatzen...
Itxi

22:15ean

Axari Trail proba egingo dute, gaur gauean, 'Gailurra Xtreme'n

A.E.|EiTB

Leer en Castellano

Ibon Gaztañazpik eta Irati Andak txakurkrosa, begiak itxita ibiliz eta korrika egingo dute lasterketa tarte desberdinetan.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Gaur gauean izango da 'Gailurra Xtreme' saioko azken proba. Oraingoan, Idiazabalgo Axari Trail mendi lasterketa izango da erronka, Mikel Garmendiaren oroimenez egiten dena. Baina Ibon Gaztañazpik eta Irati Andak ezberdin egingo dute lasterketa, hiru modutara egingo baitute.

Lehenengoan, bi aurkezleek txakurkrosa egingo dute. Ondoren, txakurrak utzi eta begiak itxita dituztela ibili beharko dute, Maria Zorroza eta Hassan Ait Chaou korrikalarien laguntzarekin. Probaren azken atalean, bukatzeko, begiak ireki eta korrika joan beharko dute.

Bidean, hainbat oztopo gainditu beharko dituzte, eta galduta ere ibiliko dira, bidea aurkitu ezinik. Beti bezala, baina, Alberto Aierbe, zuzendari teknikoa, eta Gari Aristegi, osasun arduraduna, izango dituzte ondoan, laguntzeko zein agiraka egiteko, beharrezko izanez gero.

Nork irabaziko du 'Gailurra Xtreme'ko azken proba? Gaur gauean ikusiko dugu, ETB1en eta eitb.eus-en, 22:15ean.

Bideoak (1)

Informazio gehiago (1)