Ganbarazaleak
Zer da irudian agertzen den objektua?
EiTB
Ezetz asmatu zer den! Sobietar Batasunarekin lotutako gauzak biltzen dituen lagun batek utzi dio 'Ganbarazaleak' saioari.
'Ganbarazaleak' saioaren hirugarren atalean, Sobietar Batasunarekin harremana duten objektuak erakutsiko dituzte, besteak beste.
Argazkian agertzen den objektua garai eta herrialde hartako gauzen bilduma osatzen duen lagun batek utzi die Pedro Mari Goikoetxeari eta Ainhoa Cigandari. Baina, zer da? Baratxuriak txikitzeko tresna dirudien arren, urruti xamar gabiltza ideia horretatik.
Erantzuna eta azalpen guztiak, hurrengo asteartean, otsailaren 3an, emango dizkigute 'Ganbarazaleak' saioan.
' saioan.