Zorion agurrak
Etxeko txikienek "Go!azen"eko aktoreen zorion mezua jaso ahalko dute aurrerantzean
Hainbat pertsonaiaren bideo, ahots eta zoriontze mezuekin elikatutako sistema propioa garatu du EITBLab-ek, adimen artifizialaren bitartez. "Go!azen"en webgunean sartu eta, formularioa bete ondoren, bideoa prozesatu egingo da. Orrialde horretan bertan agertuko da deskargatu eta bidaltzeko aukera.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Umeek poz bereziz ospatzen dituzte euren urtebetetzeak. Gur egun, ohikoa da euren pertsonaia maitatuen zorion-mezuak jasotzea eta, ondorioz, bideo eskari handia dute "Go!azen" telesaileko antzezleek. Horri erantzuteko, EITBk martxan jarri du aktoreen zorion mezu pertsonalizatua jasotzeko sistema, EITBLab departamentuaren bitartez eta Pausoka ekoiztetxearekin eta Elhuyar enpresarekin lankidetzan.
Beraz, aukera dugu jada "Go!azen" telesaileko lau aktoreren zorion-bideoa jasotzeko: Nerea Arriola (Maitane), Nerea Elizalde (Garazi), Adriana Sanchez (Alaia) eta Ander Aierza (Bosko).
Nola egin eskaera?
www.eitb.eus/goazen webgunean sartu eta erabiltzaileak logeatu beharko du, horretarako adinez nagusia izan beharra dago. Urteak beteko dituen umearen izena eta adina zehaztu beharko ditu. Ondoren, bideoa prozesatu egingo da eta orrialde horretan bertan agertuko da deskargatu eta edozein dispositibotara bidaltzeko aukera dago.
AAren laguntzaz sortutako bideoak
Aktoreen laguntzaz, euren irudi, ahots eta zoriontze mezuekin elikatutako sistema propioa garatu du EITBk. Adimen artifizialak eskaria antolatzen du: lau aktoreen artean zein nahiago dugun galdetzen digu, baita umearen izena eta zenbat urte beteko dituen ere. Antzezleen grabazioekin, Basakabiko irudiekin eta ahots klonazioaren laguntzaz informazio hori dena irabiatu eta ume horrentzako propio sortutako bideoa jasoko du erabiltzaileak.
Pertsona batek baliozkotu beharko du edukia, beti, eta, astelehenetik ostiralera 24 orduan baino gutxiagoan egongo da prest.
Zoriondu zure txikiak "Go!azen"eko aktoreen eskutik!