Estrainaldia Bilbon
'Go!azen' telesailaren aurrestreinaldia,gaur, Bilboko Azkuna Zentroan
Bizkaiko Foru Aldundiak antolatutako ekitaldian telesaileko aktoreak egongo dira, baita Unai Rementeria ahaldun nagusia ere.
Your browser doesn’t support HTML5 video
'Go!azen' telesailaren aurrestreinaldia egingo da gaur arratsaldean Bilboko Azkuna Zentroan. Telebistan estreinatu aurretik, ETBko telesailaren lehen atala ikusteko aukera izango da herri ezberdinetan. Horietako ekitaldiren batzuetan, gainera, aktore protagonistak egongo dira. Bilboko aurrestreinaldia Bizkaiko Foru Aldundiak antolatu du eta Unai Rementeria ahaldun nagusia bertan egongo da.
Bilboko aurretreinaldia, aipatu bezala, Azkuna Zentroko auditorioan egingo da, 19:00etan. Aurrez, Azkuna Zentroaren aurrean dagoen Arrikibar plazan, zuzeneko emanaldi txiki bat egingo dute 'Go!azen'eko aktoreek. Bi koreografia dantzatuko dituzte: 'Go!azen' eta 'Txantxangorria'.
Segidan, bertaratuko diren jarraitzaileek Twin Melody, Markel Gajate, Aritz Mendiola, Lorea Iribar, Barbara Rivas, Borja Uribesalgo eta gainerako aktoreekin argazkiak egiteko aukera izango dute.
ra izango dute.