Aurrerapena
Haizea ahizpa galtzeko beldurrez, gaur, 'Go!azen'en
A.A. | EiTB
Bestetik, Noraren eta Aneren urtebetetzeak ospatzeko festa antolatuko dute Basakabin, baina bi taldeen arteko liskarrak areagotu egingo dira eta... auskalo nola amaitzen den!
Your browser doesn’t support HTML5 video
Ostiral honetako 'Go!azen' telesailaren atalean, Haizea Elene ahizpa galtzeko beldur izango da, eta Mikelekin duen harremanak merezi ote duen zalantzan jartzen hasiko da.
Haizea eta Eleneren artean ez da inoiz hainbesteko haserraldirik egon. Elene minduta dago, eta ez du batere ondo tratatzen bere ahizpa. Haizea beldur da, ahizpa galduko duela uste du, eta Norari esango dio. Mikelekin jarraitu ala ez zalantzan jartzera ere iritsiko da.
Bien bitartean, Norak festa batekin ospatu nahiko du bere urtebetetzea. Baina Anek jai hori bere omenez ere izatea nahi du, nahiz eta bere urtebetetze eguna aspaldi pasatu zen. Hasieran, festa bakarra prestatzen hasiko dira, baina liskar handiak izango dituzte; batik bat, bi nesken musika taldeak etsai bihurtu direlako.
Eta horren guztiaren erdian, ikasleen erruz, udaleku amaierako musikala bertan behera uztea erabakiko du Zuzenek. Gainera, Iratik ordaindu beharko du Zuzenen haserraldia! Gozoa jarriko da irakaslea!
Ikusi 'Go!azen' telesailaren atal berriak ostiralero, 21:00etan, eitb.eus-en eta ETB1en! Gainera, aurreko atal guztiak ere eskuragarri daude EiTB Nahieran atarian.