Kargatzen...
Itxi

Eskola-materiala

'Go!azen'eko material berria salgai!

EiTB

Leer en Castellano

Eskolako materiala da, eta Elkarren denda guztietan eta Eroskiren zentro askotan daude salgai produktuak.

Your browser doesn’t support HTML5 video

'Go!azen'eko denboraldi berria gero eta hurbilago dago, eta horrekin batera eskolara bueltatzeko ordua ere iristen ari denez, 'Go!azen'eko material berria jarri dugu salgai Elkarren liburu-denda guztietan eta Eroskiren saltoki handietan.

Salgai dauden produktuen artean, karpetak, koaderno handiak eta txikiak eta estutxeak daude, eta, horiei esker, haurrek aukera ezin hobea izango dute hain modan dauden 'Go!azen'eko aktoreen argazkiak ikusgai izateko.

Eroskiren salmenta zentroak hauek dira: Araban, Boulevard zentroa; Bizkaian, Artea eta Abadiño; Gipuzkoan, Garbera, Zarautz, Arrasate, Urbil, Eibar, Urola eta Niessen Errenteria; eta Nafarroan, Iruña. Abuztuaren 14an jarri dituzte salgai produktuak saltoki guztietan, Niessen Errenterian izan ezik, abuztuaren bukaeran jarriko baitituzte salgai bertan.

Ez galdu 'Go!azen'eko materiala lortzeko aukera paregabea!

gabea!

Bideoak (1)

Informazio gehiago (2)

Galeriak (1)