Itxi

'Go!azen'eko castingak

'Go!azen Basakabira' estreinatuko da gaur, castingei buruzko saioa

A.E. | EiTB

Leer en Castellano

Gaur hasita, ostiralero 21:00etan, lau emanaldi eskainiko dira 'Go!azen' telesaila estreinatu aurretik.

Your browser doesn’t support HTML5 video

'Go!azen Basakabira' saio berezia estreinatuko da gaur ETB1en. Telesaileko castingak nola egin ziren azaltzen duen saioa izango da. Lau atal emitituko dira gaurtik aurrera ostiraletan 21:00etan.

Telesailak sorpresa atsegina eman zuen aurreko denboraldian. Hamar atal arrakastatsuren ondoren, telesaila antzezlan bilakatu zen, eta Euskal Herritik barrena eskainitako emankizunetan agortu egin ziren sarrerak.

Denboraldi berri honetarako, Pausoka ekoiztetxeak 13 atal berri grabatu ditu udan. Baina estreinatu aurretik (azaroaren 3an izango da hori), atariko giroa berotzera dator 'Go!azen Basakabira". Saio berezi hauetan pertsonaia berriak nola aukeratu dituzten kontatuko da astero. 'Go!azen'eko protagonista berriak bilakatzeko probak erakutsiko dituzte.

Bi deialdi jendetsu egin ondoren, telesailak aurten izango dituen lau pertsonaia berrietako hiru antzezteko aktoreak lortu ziren casting horietatik. Hartara, saioak castingeko partaideen probak, entseguak, emozioak, pozak eta etsipenak bilduko ditu.

Ainhoa Aierbe 'Go!azen'eko aktore zuzendaria, Ylenia Baglietto koreografo eta aktorea, eta Alex Sardui musikaria arduratu dira 'Go!azen' saioan aktore izateko probetara aurkeztu diren hautagaiak aztertzeaz. 'Go!azen'eko aktoregaiok iazko denboraldiko protagonistekin ere egongo dira harremanetan.

Halaber, pertsonaia bat izatea lortuko duen aktorea nor den jakin ondoren, honek telesailaren produkzio aurreko sekretuak kontatu eta Basakabiko lehen egunean bizitakoak azalduko ditu.

Nikole

Aste honetako saioan, Nikoleren papera lortzeko probak egin zituzten hiru hautagai finalistak erakutsiko dituzte: Leire Urkijo, Amaia Aberasturi eta Nerea Mazo.

Nikole pija, harroa eta kaskarina da. Garrantzi handia ematen dio itxurari, eta jende guztia bere inguruan ibili behar dela uste du. Familia dirudunekoa da, eta txiki-txikitatik eskura izan du nahi izan duen guztia. Berekoia da, azkarra eta manipulatzailea, baina ezjakinarena eta inuzentearena egiten du interesatzen zaionean. Goranahia eta zuria da, irakasleen aurrean zintzoarena egiten du, eta besteak gaizki uzten ditu. Berea egin nahi du beti, eta ez du kontrako iritzirik onartzen, ezta bere asmo bihurriak oztopatzerik nahi ere. Bere onetik ateratzen da norbaitek berak baino protagonismo handiago badu. Bere lagunik onenak, Lorek, bihurrikeriak egiten lagunduko dio.

Ez ezazu galdu 'Go!azen Basakabira', ostiraletan, 21:00etan, ETB1en eta eitb.eus-en.

us-en.

Bideoak (1)

Informazio gehiago (2)