Kargatzen...
Itxi

Go!azen produktuak

Durangoko Azokan aurkituko gaituzu!

EiTB

Abenduaren 5ean, 6an eta 7an, 'Go!azen' telesaileko aktoreetako batzuk izango dira EiTB Gunean eurekin argazkiak ateratzeko.

Go!azen-eko aktoreak jarraitzaileekin argazkiak ateratzen. Irudia: EiTB

'Go!azen' telesaila ere Durangoko Azokan izango da aurten. Abenduaren 5ean, 6an eta 7an, EiTB Gunean izango dira telesaileko aktoreetako batzuk, 17:00etatik 19:00etara eurekin argazkiak ateratzeko.

Jasone Osorok idatzitako bi liburuak Iritsi gara! eta Eiderren egunerokoa izango dira salgai alde batetik. Bestetik, deboraldi honetako abestiekin osatutako diskoa ere, Amets berriak izenekoa, salgai egongo da azokako standetan.

Informazio gehiago (1)