21:00etan
Partaide berriak, "Go!azen Etxean" saioan
EiTB
Aritz Mendiola, Miren Arrieta eta Iholdi Beristain aktoreak saiora itzuliko dira.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Gaur gauean "Go!azen Etxean" saioko hirugarren atala estreinatuko du ETB1ek eta eitb.eus-ek 21:00etan. Aste honetan, gainera, pertsonaia berriek hartuko dute parte saioan. Horrela, Gari (Aritz Mendiola), Ane (Miren Arrieta) eta Naia (Iholdi Beristain) ikusi eta entzungo ditugu Elirekin (Ainhoa Larrañaga) eta Markelekin (Asier Burguete) hizketan.
Gainera, Enekok Manchesterren jarraitu beharko du, nahiz eta bere liga bertan behera gelditu den. Beste aldetik, Igorrek bideoblog bat jarri du martxan, eta bertan, Basakabiko zenbait ikasle ohien kontrako salaketa gogorrak egingo ditu.