21:00etan
Nikolek hainbat aholku emango dizkio Igorri, gaur gaueko "Go!azen Etxean" saioan
EiTB
Eiderrek eta Enekok, berriz, bien arteko harremana nolakoa den argi jakin gabe jarraituko dute.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Gaur gaueko "Go!azen Etxean" saioan, Igorrek bakarrik eta lagunik gabe jarraituko du, eta, horregatik, Nikoleri deituko dio. Horrek bien arteko harremana areagotuko du, eta Nikolek hainbat aholku emango dizkio. Bestetik, Junek faltan sumatuko du zigortuta dagoen Danel, eta Maddi ere goibel egongo da, konfinamenduak aurrera jarraituko badu, ez duelako argi ikusten gazteek Basakabira joan ahalko duten.
Bitartean, Eiderrek eta Enekok bien arteko harremana nolakoa den argi jakin gabe jarraituko dute. Bietako inor ez da ausartuko lehen urratsa ematera, eta aurrez aurre ezin egoteak dena zaildu egingo du.
Azkenik, Aimar burumakur dago Sarak alde egin duenetik, eta lagunaren animoak igotzeko asmoarekin, taldekide guztiak elkartuko da eta elkarrekin abestuko dute.
"Go!azen Etxean" gaur gauean izango da ikusgai, 21:00etan, ETB1en eta eitb.eus-en.