Kargatzen...
Itxi

Audientziak

"Go!azen!"ek 4-12 urteko umeen artean % 37,8ko kuota bereganatu zuen ostiralean

EITB

Leer en Castellano

Gainera, 97.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu zuen saioak Euskadin eta eragin eremuan.

"Go!azen" telesaileko irudi bat. EITBren bideo batetik ateratako irudia

Ostiralean, abenduaren 11n, "Go!azen" telesailak oso datu onak lortu zituen, izan ere, 4-12 urteko umeen artean nagusi izan zen % 37,8ko audientzia-zatiarekin. Bestalde, oro har hartuta, telesailak  % 4,2ko audientzia-zatia bereganatu zuen, eta euskaldunen artean, % 12,8ko kuota.

Horrez gain, 97.000 ikus-entzulek egin zuten bat saioarekin emanaldiko uneren batean. 

Hurrengo atala abenduaren 18an izango da ikusgai, 21:00etan, ETB1en eta eitb.eus-en.

Informazio gehiago (2)