Itxi

11. atalaren aurrerapena

Garazi salatuko du Igorrek, gaur, "Go!azen"en

EITB Media

Leer en Castellano

Bestetik, Enarak Zurirekin ligatu nahi izango du eta Juneren gomendioak jarraituko ditu. Markelek, berriz, Basakabi ez ixteko hainbat protesta ekintza egingo ditu.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Basakabin lapurreta izan dela eta, Igorrek Garazi salatuko du gaur gauean, "Go!azen" telesailaren hamaikagarren atalean. Enara, berriz, Zurirekin ligatu nahian ibiliko da eta Markelek Basakabi ez ixteko protesta ekintzak egingo ditu.

Aurreko atalaren amaieran, Amaiaren bulegotik dirua lapurtu zuten. Kantitate handia zenez, Amaiak Ertzaintzari deitzea beste erremediorik ez du izango. Eta Igorrek egoera baliatuko du Garazi susmagarritzat har dezaten. Lortuko ote du Garazik ataka honetatik ateratzea eta bere errugabetasuna frogatzea?

Bestetik, Enarak Zuri gustuko duela onartuko du azkenean. Juneren aholkuei jarraituz, Zurirekin ligatzen saiatuko da, zuzenean harekin hitz egin ordez.

Eiderrek, ordea, Dance For Future mugimendurako bere ekimena bertan behera uztea erabakiko du; ez du bizpahiru lagunek soilik parte hartuko duten bideo kutrerik egin nahi. Zuri eta Maddi ez daude ados eta egoerari buelta ematen saiatuko dira Eiderri sorpresa bat emanaz.

Azkenik, Markelek puntuak irabazi nahi ditu Amaiaren aurrean eta Basakabi ez ixteko hainbat protesta ekintza ditu: akanpatu eta gose greba egin, zuhaitz bati kateatu... Ikusi egin beharko da baten batek arrakasta izaten duen...

Ostiralero, 21:00etan, "Go!azen" telesailaren atal berri bat izango da ETB1en eta eitb.eus-en. Emititutako atal guztiak EITB Nahieran atarian eta Goazen APPan daude ikusgai.

Bideoak (2)

Informazio gehiago (2)