Itxi

Ekitaldi erraldoia

"Go!azen 10" telesailaren aurrestreinaldi bikoitza, larunbat honetan, Bilboko Euskalduna Jauregian

EITB MEDIA

Leer en Castellano

12:00etan da lehen hitzordua, eta 17:30ean, berriz, bigarrena. Oraindik lortu daitezke goizeko saiorako sarrerak. 4 euroko prezioa dute (+ gastuak), eta EITB Maratoira bideratuko da diru hori.

EITB Maratoira bideratuko da "Go!azen 10" aurrestreinaldiko sarreren zenbatekoa

"Go!azen 10" telesailaren aurrestreinaldi bikoitza izango dugu larunbat honetan, urriak 28, Bilboko Euskalduna Jauregian. 12:00etan izango da lehena; 17:30ean, berriz, bigarrena. Bi hitzordu horietan, denboraldi berriaren lehen atala ikusteko aukera izango da, eta, gainera, aktoreek ikuskizuna eskainiko dute emanaldiaren aurretik. Oraindik erosi daitezke goizeko saiorako sarrerak Euskalduna Jauregiaren webgunean.

Denboraldi berezia da hau lantalde eta jarraitzaileentzat: "Go!azen 10" dugu aurtengoa, eta 100 atalak gaindituko ditu telesailak. Orain arteko arrakastaren bidetik jarraituko dute, musika, umorea eta gai sozialak uztartuz.

Bizkaiko Foru Aldundia, Gipuzkoako Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politika eta Gizarte Politiketako sailak eta Laboral Kutxa dira "Go!azen 10" denboraldiaren babesleak. Larunbateko ekitaldia, gainera, Kaikuk ere babesten du.

EITB Maratoiarekin bat

Aurreko urteetan bezala, "Go!azen"en aurrestreinaldi handiko sarrera erosten dutenek EITB Maratoiari egingo diote ekarpena. Sarrerek 4 euroko prezioa dute (+ gastuak) eta, ohi bezala, ikerketara bideratuko dira lau euro horiek*. Aurtengo edizioan, minbizia da kausa, Minbiziaren Aurka Aukera Berriak leloarekin. Kanpainari soinu banda jarriko dion abestia, nola ez, ETSren "Aukera Berriak"; eta aurtengo erronka, berriz, abesti horren erritmora eskuak altxatzea.

Minbiziaren Aurka Aukera Berriak: Bat egin eta lagundu!
BIZUM: 33478

* BIOEF fundazioaren bidez bideratzen da bildutako dirua ikerkuntza proiektuetara.

Albisteak (2)

Informazio gehiago (2)