Ekitaldi erraldoia
"Go!azen 10" telesailaren aurrestreinaldi handia, azaroaren 11n, Iruñeko Baluarten
EITB MEDIA
Sarrerak salgai daude Baluarteren webgunean. 4 euroko prezioa dute (+ gastuak), eta EITB Maratoira bideratuko da diru hori. Aurten minbizia da kausa.
"Go!azen 10" telesailaren aurrestreinaldi handia izango dugu azaroaren 11n, larunbata, Iruñeko Baluarten. 17:30etik aurrera, denboraldi berriaren lehen atala ikusteko aukera izango da eta, gainera, aktoreek ikuskizuna eskainiko dute emanaldiaren aurretik.
Aurrestreinaldia Nafarroako Gobernuak babesten du, Euskarabidea – Euskararen Nafar Institutuaren bidez, izan ere gazteei zuzendutako ekimenak sustatzea da Euskarabidearen lan ildoetako bat.
Denboraldi berezia da hau telesaileko lantalde eta jarraitzaileentzat: "Go!azen 10" dugu aurtengoa, eta 100 atalak gaindituko ditu fikzioak. Orain arteko arrakastaren bidetik jarraituko dute, musika, umorea eta gai sozialak uztartuz.
Aurrestreinaldirako sarrerak salgai daude Baluarteren webgunean. 4 euroko prezioa dute (+ gastuak). Sarrera erosten dutenek, gainera, EITB Maratoiari egingo diote ekarpena, ikerketara bideratuko baitira lau euro horiek*. Aurtengo edizioan minbizia da kausa, Minbiziaren Aurka Aukera Berriak leloarekin. Kanpainari soinu banda jarriko dion abestia, nola ez, ETSren "Aukera Berriak"; eta aurtengo erronka, berriz, abesti horren erritmora eskuak altxatzea.
Minbiziaren Aurka Aukera Berriak: Bat egin eta lagundu!
BIZUM: 33478
* BIOEF fundazioaren bidez bideratzen da bildutako dirua ikerkuntza proiektuetara.