Zozketa
Lortu zure marrazkia daraman "Go!azen" telesailaren toalla!
Zuk egindako diseinua daraman "Go!azen" telesailaren eskuoihala irabazi nahi al duzu? Bada, hartu parte ekimen berezi honetan, ekainaren 15era bitartean!
"Go!azen"eko udako toalla pertsonalizatua
Uda gainean dugu, ate joka, eta "Go!azen"ek zozketa berezia prestatu du Instagramen duen kontuan. Hala, aurten, zure marrazkia daraman "Go!azen" telesaileko toalla eskura dezakezu. Baina, nola? Hauexek dira jarraibideak:
1. @goazenofiziala Instagram kontura jo eta zozketaren publikazioa bilatu.
2. @goazenofiziala kontua jarraitu.
3. Argazkiari "gustuko dut" eman.
4. Azken denboraldiko zure pertsonaiarik gustukoena nor den aipatu.
Zozketa ekainaren 15era arte egongo da zabalik. Ondoren, irabazlea hautatu eta horrek 10 eguneko epea izango du diseinua bidaltzeko. Azkenik, bere marrazkia duen toalla jasoko du, uda honetan, hara eta hona erabili ahal izateko.
Animatu zaitez eta parte hartu, zure diseinua protagonista bihur daiteke eta!