Itxi

Gaur, 21:45ean

'Goenkale': Said, aske, arrasto faltagatik

Erredakzioa

eitb.com

Jessiren desagerpenaren inguruko ikerketak aurrera jarraituko du, eta Said susmagarritzat dute oraindik nahiz eta aske dagoen. Hau guztia, 21:45ean, ETB-1en.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Said izango da, besteak beste, protagonista gaur, 21:45ean, ETB-1en eskainiko dugun 'Goenkale' telesailaren atal berrian.

Manexek ezin izango ditu bere ogitartekoak saldu, furgoneta barik geratu delako. Baina ez du amore emango eta lokal bat alokatuko du bertan bere negozioa jartzeko.

Arazoak ez dira Ernestoren etxetik joango. Mireiak bere buruaz beste egiten saiatu zenetik senitartekoak oso kezkatuta daude. Hala ere, Mireiaren eta Germanen arteko harremana gero eta hobeagoa izango da. Estherrek ere, Mireia lagunduko du, baina ez dio gertatutako guztia kontatuko.

Jessiren desagerpenaren inguruko ikerketak aurrera jarraituko du. Arrasto faltagatik Said askatuko dute, dena den, susmagarritzat dute oraindik.

Asunen osasunak hobera egingo du, baina oraindik ezin izango ditu etxeko lanak ondo egin. Aliziak bere laguntza eskainiko dio.

Bideoak (1)

Informazio gehiago (1)