Gaur gauean
Gure 'atsuak', 'Goenkale'n!
Maikruxek eta Maikarmenek ETB-1eko telesail ezaguneneko atal batean hartu dute parte, eta gaur, 22:00ak aldera izango dugu ikusgai.
Gure 'atsuak, 'Goenkale'n. Argazkia: EITB
Gure 'atsuak' 'Goenkale' telesailean izan ziren gaur gauean, Arraldeko eguneroko kontuetan murgilduta. Maikruxek eta Maikarmenek ETB-1eko telesail ezaguneko atal batean hartu zuten parte, eta grabatutakoaren emaitza gaur bertan izango dugu ikusgai, 22:00ak aldera.
Zer egingo dute Maikruxek eta Maikarmenek 'Goenkale'n? 'Kontuz, atsuak' saioan egin ohi dutenari jarraiki, bazterrak nahasiko al dituzte Arralden?
Gaur gaueko atalean jakingo dugu!