Itxi

ETB-3n

Goenkale barrutik ezagutu ahal izango dugu!

Erredakzioa

Martxoaren 12tik aurrera, Goenkaleri buruzko saio berria ikusi ahal izango da eitb.com-en eta ETB-3n, telesaila amaitu eta berehala.

Goenkaleko aktoreak

'Goenkale' barrutik ezagutzeko aukera emango du Euskal Telebistak martxoaren 12tik aurrera. Asteartero, 'Goenkale' amaitu ondoren, 'Goenzale' izeneko ETBko telesail zaharrena denari buruzko saio berezia hasiko da eitb.com-en, telesail ezagunaren webgunean, eta ETB-3n.

Goenkale zaleei, "goenzaleei", eskainitako saio berezia izango da. Haien galderei, komentarioei eta iradokizunei erantzuten saiatuko dira astero 'Goenkale'ko bi aktore, bi protagonista, saio honetan. Horrez gainera, ikusi berri den atalean gertatutakoa komentatuko dute, inoiz erakusten ez diren hainbat irudi erakutsiko dituzte eta hurrengo ataletako zer edo zer aurreratuko digute, primizian.

Martxoaren 12tik aurrera, ETB-3n eta eitb.com-en.

Informazio gehiago (1)