Aurrerapena
Asunek Luis hil zuela aitortuko dio Sabinok Abeli, 'Goenkale'n
Abelek egia dakiela jakindakoan, Asunek abilezia guztiak jarriko ditu martxan, sekretua konta ez dezan. Esther eta Mireia bakean egoteko akordio batera heldu dira baina lapurreta jasan dute etxean.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Asunek Luis hil zuela aitortuko dio Sabinok Abeli. Abelek egia dakiela jakindakoan, Asunek bere abilezia guztiak jarriko ditu martxan, sekretua konta ez dezan.
Esther eta Mireia bakean eta elkarrekin egoteko akordio batera heldu dira, aita gaixo baitago, baina lapurreta bat jasan dute etxean. Ertzaintza nahastu du gertaerak; lapurrek ez dute baliozko ezer eraman.
Bitartean, arma-trafikoaren kasua ikertzen jarraitzen dute komisarian. Jon Inesengana itzuliko da, eta egia ezkutatzen saiatuko da.
Bestalde, Ibonen bizkarrezur-muinean geratu zen bala ateratzea ez dute lortuko medikuek.
Garbiñek herritarren mehatxu eta irainak jasango ditu; bere semeak ere baztertu egingo du, bere burua poliziari entregatzeagatik.
Ez galdu 'Goenkale' telesailaren ondorengo atala; gaur eskainiko dugu hurrengo kapitulua, ETB-1en 22:20etik aurrera.