Itxi

Aurrerapena

Kandidok bere benetako aitaren testamentua ezagutuko du, 'Goenkale'n

Erredakzioa

Kandidok, bere benetako aitaren testamentua ikusita, baserriaren oinordeko dela jakingo du, eta dokumentua baliozkoa den edo ez jakin nahiko du. Bitartean, Dorothyk bi aurpegi izaten jarraituko du.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Kandidok bere benetako aitaren testamentua ezagutuko du, eta Abeli kontatuko dio. Testamentu horretan, baserriaren oinordekoa Kandido bera dela esaten da, eta honek balio duen edo ez jakin nahiko du.

Bien bitartean, Dorothyk bi aurpegi izaten jarraituko du, lan egiten duen enpresan agindutakoari jarraiki.

Batis auto misteriotsu batera sartzen ari dela ikusiko du Jonek, eta matrikularen datuekin autoa norena den jakin nahiko du honek. Autoaren jabea nor den jakitean, ezusteko desatsegin bat hartuko du.

Ertzaintzak Jessiren gorpua non zegoen lurperatuta jakingo du. Ikerketa egitean, beraiek heldu baino 24 ordu lehenago gorpua lekuz aldatu dutela jakingo dute ertzainek. Dirudienez, Aimarrek gaizkide bat du; izan ere, Aimar erreformatorioan dago sartuta eta ezin izan du berak mugitu gorpua. Horri lotuta, Garbiñeri eta Leireri galdeketa luzea egingo dio Ertzaintzak.

'Goenkale' astelehen eta astearteetan dago ikusgai, 22:20tik aurrera, eitb.com-en eta ETB-1en.

Bideoak (1)