Aurrerapena
Mireia Dorothyrengan konfiantza galtzen hasiko da 'Goenkale'n
Erredakzioa
Arma trafikoaren kasuan, berriz, Ibon zauritu zen gaueko irudiak jasoko dituzte Nekanek eta Kandidok.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Mireiak Dorothyrenganako susmo txarrak hartuko ditu 'Goenkale'ren hurrengo atalean. Arma trafikoaren kasuari dagokionez, berriz, zantzu berriak azalduko dira: Ibon zauritu zen gaueko irudiak jasoko ditu Ertzaintzak.
Dorothy Julianen gauza pertsonaletan kuxkuxean dabilela ikusiko du Mireiak. Hori dela eta, Dorothyrekin konfiantza galtzen hasiko da, eta, laneko bidaia bat aitzakia ipinita, Miamira joango da, Dorothyren gaineko informazioa bilatzeko asmotan.
Bestalde, Said eta Eiderren arteko harremana gero eta kartsuagoa izango da, eta Maddik gero eta konfiantza handiagoa izango du Eiderrekin. Baina Saidek Maddiren eta Jagobaren arteko istorioaren berri ere izango du.
Horrez gainera, ertzain-etxean Nekanek eta Kandidok Ibon zauritu zen gaueko irudiak jasoko dituzte, armekin trafikatzen duten pertsonak identifikatu ahal izateko.
Eta Jessiren hilketaren kasuan ere aurrerapausoak egongo dira; Aimarrek Alaini buruz duen susmoaren berri emango dio Sabinori.
'Goenkale' astelehen eta astearteetan dago ikusgai, 22:20tik aurrera, eitb.com-en eta ETB-1en.