Gaurko aurrerapena
Batisek ihes egingo du polizia-operazioan, 'Goenkale'n
EITB
Armen trafikoko sarearen buruak mendekua hartu nahi izango du astearteko atalean. Bestalde, Julianek General Motors enpresako informazioa saltzeko asmoarekin jarraituko du.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Jon eta Ines arriskuan daude 'Goenkale'n. Jon nahastuta zegoen armen trafiko sarearen aurkako polizia-operazioa egin dute; baina sare horretako buruak, Batisek, ihes egingo du eta Jonen aurkako mendekua hartu nahiko du.
Madariagatarren etxean ere urak ez daude bare. Nahiz eta General Motors enpresatik lapurtu zuen informazioa galdu, Julianek informazio hori saltzeko asmoari eutsiko dio. Estherrek eta Mireiak asmo horiek jakingo dituzte eta salmenta izango den lekura iristen saiatuko dira, baina agian berandu izango da.
Ez hau izango Mireiaren arazo bakarra, ordea. Germanek jakin du Mireiak ezkutatu egin ziola bera dela Inesen haurraren aita, eta oso minduta dago. Mireiak barkamena eskatuko dio eta German galtzeko beldurrak bultzatuta egin zuela azalduko dio.
Itxaso, berriz, Gorkarekin hasi berri duen harremana ezkutatzen saiatuko da, baina alferrik. Ibonek horren berri jakingo du eta normaltasun osoz hartuko du, Itxasoren harridurarako.
Azkenik, Garbiñek eta Sabinok ezkonbidaiarako gordeta zuten dirua Luperi ematea erabakiko dute, hau Kolonbiara joan dadin bere familia ikustera. Baina Lupe ez dago ados erabaki horrekin.
Astelehen eta astearte iluntzean, 22:15ean hasita, ikusi 'Goenkale' zuzenean ETB-1en eta eitb.com-en.