Azken atala
Mireiak ahizpari transplantea ez egitea erabakiko du, 'Goenkale'n
Denboraldiko azken atalak ez gaitu epel utziko, tentsioa pil-pilean baitago. Inesek bahitua jarraitzen du, Leonor Kubara joango da eta Kandidok Asuni egotziko dio baserriko sutea.
Your browser doesn’t support HTML5 video
'Goenkale'ren denboraldiko azken atala izango da astelehenekoa. Tentsioak gora egin du telesailean, izan ere trama guztiak daude egoera bizian. Egin tarte bat zure agendan eta ez galdu Goenkaleko azken atala, astelehenean 22:15ean.
Estherrek larri jarraitzen du. Mireiari bere gibela eta ahizparentzako egokia dela esango dio medikuak, baina ebakuntza oso arriskutsua omen da. Mireiak transplantea ez egitea erabakiko du.
Asunen baserriko sutea ere ez dugu erraz ahaztuko. Kandidok honen inguruko informazio susmagarria jasoko du: baliteke baserriko sutea norbaitek nahita piztu izana. Kandidok berehala egotziko dio errua Asuni.
Bestalde, gaua Nelsonekin pasatu ostean, Leo Kubara joango da. Ez dio, ordea, ezer esan Nelsoni.
Inesen egoera ere larria da: bahituta dago, eta, erreskatea ordaintzerakoan, Batis diruarekin alde egiten saiatuko da. Lortuko al du Jonek Ines eta honek barruan duen umea erreskatatzea? Azken atala ikusi beharko dugu, galdera horri erantzuteko.
Gozatu telesail ospetsuko denboraldiko azken kapitulua, astelehenean, hilak 17, 22:15ean.