Itxi

Estreinaldia

'Goenkale'ren filma aurkeztu dute Bilbon

Egiak ezkutatzen duena filmaren aurkezpena izan da EITBren Bilboko egoitzan eta Goenkaleko aktoreak eta zuzendariak bertan izan dira atal berezi hauek aurkeztuz.

Your browser doesn’t support HTML5 video

'Goenkale'k 20. denboraldia abiatu du aurten. Horrenbestez, estatuko telesailik zaharrena da. Behar bezala ospatzeko, Egiak ezkutatzen duena izeneko telebistarako filma aurkeztu du 'Goenkale'ko lantaldeak. Gainera, tvmovie-a ETB1en 'Goenkale'ren ohiko ordutegian (22:15ean) bi ataletan ikusteko aukera izango duzue, hurrengo astelehenean eta asteartean.

ETB1eko telesaileko hainbat aktore aritu dira lanean bertan, Kandido Uranga (Abel), Isidoro Fernandez (Julian), Naiara Arnedo (Esther), Martxelo Rubio (Kandido), Ione Irazabal (Dorothy) eta Itziar Ituño (Nekane), besteak beste.

Garbiñeren heriotza kolpe latza izan da eta egoera gainditu ezinda dabiltza haren senide eta lagunak. Ikerketa poliziala zabalik dago, baina geroz eta indar gehiago hartzen doa Garbiñek lapur bat harrapatu zuen hipotesia. Julianek, ostera, uste du bera harrapatu nahian zebiltzala eta gertakariaren atzean Technical Motors dagoela. Dorothy bere emazte ohia preso dagoen kartzelan erailtzen saiatu izanak ere Julianen susmoak indartu baino ez ditu egin. Bere eta alaben segurtasunaz arduratzeko Abel kontratatuko du, bere hiltzailea kontratatu duela konturatu gabe.

Aurkezpen ekitaldian 'Goenkale'ko aktore eta aurpegi ezagun ugari izan dira eta haiek ezagutzeko parada izan dute bertara gertu direnek.

Bideoak (2)

Informazio gehiago (1)

Galeriak (1)