22:15ean
'Egiak ezkutatzen duena' filmaren bigarren zatia, ETB1en
Telesailaren 20. denboraldia ospatzeko 'Goenkale'ko lantaldeak egindako 'tvmovie'aren bigarren zatia gaur 22.15ean izango da ikusgai ETB1en.
Your browser doesn’t support HTML5 video
'Goenkale'ko lan-taldeak prestatu duen 'Egiak ezkutatzen duena' 'tvmovie'aren bigarren eta azken zatia eskainiko du ETB1ek gaur, asteartea, 22:15ean. Telesailak aurten 20. denboraldia duela ospatzeko egindako emanaldi berezia dugu.
Garbiñeren heriotza izango du abiapuntu tvmovie-ak. Gertaera kolpe latza izan da eta egoera gainditu ezinda dabiltza haren senide eta lagunak. Ikerketa poliziala zabalik dago, baina geroz eta indar gehiago hartzen doa Garbiñek lapur bat harrapatu zuen hipotesia. Julianek, ostera, uste du bera harrapatu nahian zebiltzala eta gertakariaren atzean Technical Motors dagoela. Dorothy bere emazte ohia preso dagoen kartzelan erailtzen saiatu izanak ere Julianen susmoak indartu baino ez ditu egin. Bere buruaren eta alaben segurtasunaz arduratzeko Abel kontratatuko du, bere hiltzailea kontratatu duela konturatu gabe.
ETB1eko telesaileko hainbat aktore aritu dira lanean tvmovie-an, Kandido Uranga (Abel), Isidoro Fernandez (Julian), Naiara Arnedo (Esther), Martxelo Rubio (Kandido), Ione Irazabal (Dorothy) eta Itziar Ituño (Nekane), besteak beste.