22:15ean
Abelen desagerpenak bazterrak nahasiko ditu 'Goenkale'n
Arraldera familia berri bat azalduko da astelehenean: Manterolatarrak. Leonorri txakolindegia erosi diote eta bertara datoz bizitzera. Hori guztia, astelehenean, urriaren 7an, ETB1en eta eitb.com-en.
Your browser doesn’t support HTML5 video
"Goenkale"ko asteleheneko atala gori-gori dator. Abel desagertu da, eta horrek bazterrak nahastuko ditu. Horrez gainera, familia berri bat azalduko da: Manterolatarrak. Leonorri txakolindegia erosi diote, eta Arraldera datoz bizitzera. Gaur ikusiko dugu 20. denboraldi honetako laugarren atala, 22:15ean, ETB1en eta eitb.com-en.
Abelen senitartekoak kezkatuta daude: ez da inon ageri eta ez dakite zer gertatu ote zaion. Azkenean, komisariara ohar bat iritsiko da, bide bazterrean gorpu bat aurkitu ondoren. Kandidok berak antzemango du bere aita dela hildakoa.
Horrekin lotuta, Alexek, Uxueren mutil-lagunak, zer egin behar duen galdetuko dio bere nagusiari, Julian oraindik bizirik baitago.
Esther eta Julian Abelen desagerpenaren inguruko susmoetatik kanpo daude oraingoz, eta Abelek azken uneetan esandakoak arduratzen ditu; Technicals Motorsek Julian akabatuko duela, hain zuzen ere.
Halaber, beste familia bat azalduko da Arralden, Manterola familia. Leonorri txakolindegia erosi diote, eta bizitza berregiteko asmoz etorriko dira.
Bestalde, Sabinori eta Asuni aurreztutako dirua amaitzen ari zaie, eta Sabino, arrakastarik gabe, lana bilatzen ari den bitartean, Asun ezkutuan negarrez ari da Abelen heriotza dela medio. Gainera, Luperen bisita jasoko dute Kolonbian egindako egonaldiaren ondoren.
Azkenik, Luciak, Gontzalen emazteak, bere senarra armen salerosketan nahasita dagoela dioten frogak emango dizkio Nekaneri.