Itxi

Astelehenean, 22:15ean

Lupe eta Sabinoren arteko harremana sakondu egingo da

Asteleheneko atalean, Lupek beldurrez hartuko du ahizparen eskaera: Coralina ilobaz arduratzeko eskatu dio. Bere beldurren berri emango dio Sabinori eta bien harremana estutu egingo da.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Asteazkeneko atalean, Kandidok Naiarekin eztabaida izango du. Alabak ez du ama ikustera joan nahi. Halere, Aliciak berak ere liskarra izango du Kandidorekin; bere ustez, Kandidori ongi dagokio alaba bere kontra izatea, horrela bera izango baita "pelikulako ona". Alicia erratuta dagoela uste du Nekanek, eta iritziz aldarazten saiatuko da. Halere, Aliciak aurre egingo dio, Kandidoren alde eta bere kontra dagoela uste baitu.

Kandidok beste gai bat ere badu esku artean: ezagutu berri duen etxebizitza klandestinoan bere aitak zer ezkutatzen zuen jakin nahi du.

Erika iraganeko eta egungo bizitzaren artean ari da. Batetik, bikotekide ohiaren mezu eta mehatxuak jasotzen ari da. Bestetik, Estherren laguntzari esker, gero eta konprometituago dago Malen Fundazioan.

Bestalde, Estherrek eta Mireiak beso zabalik hartuko dute aita. Miamira joateko izan zituen zergatien inguruan hitz egingo dio Julianek Mireiari, baia ez dio egia osoa kontatuko.

Lupek beldurrez hartuko du ahizparen eskaera: Coralina bere ilobaz arduratzeko eskatu dio. Jessiren zoritxarreko heriotza gogoratuko du iloba nerabea zaintzeko eskatzen diotenean. Inoiz baino ahulago dago Lupe, eta bere beldurren berri emango dio Sabinori. Testuinguru hori, bikotearen arteko harremana estutzeko aproposa izango da.

Ez ezazu galdu Goenkale, astelehenetan eta astearteetan, 22:15etik aurrera, ETB1en.

Bideoak (1)