Aurrerapena
'Goenkale': Agente berria heldu da Arraldeko polizia-etxera
eitb.com
Erredakzioa
Mitxel agente berriaren eta Nekaneren arteko harremana ez da ondo hasiko. Gainera, Mitxelek Egoitz ezagutuko du. Hitzordua, gaur, 22:15, ETB1en.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Nekane eta Mitxel agente berriaren arteko harremana izango da gaurko atalaren protagonista, 'Goenkale'n (22:15ean).
Coralina eta Byron kolonbiarraren arteko maitasuna eten egingo da, eta Erika eta Manexen artekoa ondo baino hobeto doa, nahiz eta Erika mesfidati dagoen oraindik; astiro joateko esango dio Manexi. Itxasok eta Ibonek ez dute babes ofizialeko pisua galdu nahi, eta edozer egiteko gai izango dira euren helburua lortzeko.
Nekanek, aldiz, ez du denborarik maitasun kontuetan hasteko. Bere aurka irekitako zigor-espedientea argitzea du helburu bakar. Horrez gain, beste agente bat heldu da polizia-etxera: Mitxel. Beraien arteko harremana ez da ondo hasiko. Mitxelek Egoitz, Ibonen lankidea, ezagutuko du, baina ez du beraien harteko harremana ezagutzerik nahi; zer du ezkutatzeko?
Bitartean, Mireiak bere irudia zikintzen jarraitzen duen kanpainaren kontra egin beharko du. Kanpaina horrek eragin zuzena du, gainera, Fundazioaren funtzionamendu onean, eta Presidentetza uztea erabaki eta ordezkoa proposatuko du. Albistea pozik hartuko du presidente berria izango denak, postu hori eskuratzea beharrezko izango baitu bere benetako eta ezkutuko planak gauzatzeko.
Ez galdu 'Goenkale' telesail arrakastatsua, astelehenetan bakarrik, 22:15ean hasita, ETB1en.