Abenduaren 23ko aurrerapena
Mireiak Fundazioko lehendakari izateari utziko dio, 'Goenkale'n
Gaurko atalean, itzalean mantentzeko erabakia hartuko du, eta Kepak hartuko du lehendakari postua.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Mireiak Fundazioko lehendakari izateari utziko dio, 'Goenkale' telesailaren gaurko atalean. Haren ordez, Kepak hartuko du postua.
Mireia haserre bizian jarriko da gerenteak bitxi-bilduma berritik legez kanpoko diamanteak ez dituela kendu ohartzean. Gainera, itzalean egon nahi du denboraldi batez Fundazioaren irudia ez zikintzeko, eta Kepak lehendakari postua onartuko du.
Kandidok aitari eskainitako hitzaldi zintzoa eskainiko du, haren alderdirik onena goraipatuz eta azkenaldian jakin duena ezkutatuz.
Bestalde, Kaietek Erika berreskuratu nahi du. Manexek maite duela esango dio, baina Erikak ezin izango dio sekretua kontatu. Manex haren zaindari bihurtuko da.
Gainera, Aitzak denda batetik lepoko bat lapurtuko du, eta Nekanek hainbat lapurreta egotziko dizkio. Dena den, errugabea dela jakingo da azkenean, baina Aitzak lezioa ongi ikasiko du: lapurretak egiteari utzi behar dio. Barbarak, dena den, erruduntzat du, eta ama-alaben arteko harremana gehiago okertuko da. Aldiz, aita-alaben arteko harremana gero eta estuagoa da.
Aliziak eta Kandidok euren arteko harremana berreskuratzeko ahalegina egingo dute, eta elkarrekin afalduko dute. Dena den, euren artekoa amaituta dagoela ohartuko dira.
'Goenkale' astelehenetan izaten dugu ikusgai ETB1en, 22:15ean.